Subscribe:

Uritarra Kirol Taldea

Uritarra Kirol Taldea

viernes, 11 de mayo de 2012

III Futbol 7 Alebin Txapelketa


URITARRA FUTBOL ESKOLA
Larrabetzu 2012ko Apilrilak 16


Hirugarren urtez jarraian,Larrabetzuko Futbol Eskolak Alebinen futbol-7ko txapelketa antolatuko dugu. Honen bitartez,gazteak minbizi, boluntariotzat eta interesik gabeko laguntzan inplikatu nahi dituen eta haiei zuzenean oso bestelako den beste errealitate bat erakutsi nahi dien egitasmo osoa sentsibilizatzeko egitasmo baten babesa emateko aukera paregabea da hau.

Aurten GARMINTXA elkartearekin bat egin nahi izan dugu.Garmintxa ERABATEKO elikagai-intolerantzia duten umeei laguntzeko sortua den elkarte bat da.www.garmintxa.org

Idazki honen bitartez, Larrabetzu Errebale kaleko 13 zenbakian gizarte egoitza duen URITARRA FUTBOL ESKOLA (IFK G95232872) elkarteak eskatu nahi du zuk zuzentzen duzun erakundeak gure kirol egitasmoan parte hartzea, zuri egoki iruditzen zaizun moduan eta kopuruan, ekitaldia ospatuko dira hurrengo ekainaren 9 eta 10.


Zure laguntzaren ordainetan honako kontra-prestazioak eskainiko ditugu.

  • Lehendabizikoa, Larrabetzuko futbol eskolak 3. urtez jarraian antolatzen duen txapelketako kolaboratzailea izatea.

  • Bestalde, erakunde babesle bakoitzari txapelketa iragartzen duen publizitate bide guztietan bere izena, irudia edo sinboloa agertuko direla bermatzen diogu. Gainera erakundeei txapelketaren egitarau ofizialera eta horren memorietan tartetxo bat emango zaie, gauzatzen dituzten funtzio eta zereginak azal ditzaten.

  • Gure web guneetan http://uritarrakt.blogspot.com babeslea zarela agertuko da eta zure elkartearen logoaren gainean klik eginda, eskatzen duzun web gunearekin lotura egingo da.

  • Herri eta autonomia komunikabideetan, bai eta sektore honi dagokion eskualde mailako tirada handiko aldizkariren baten ere, txapelketaren berri eman eta zuzenean zure marka aipatuko da. Baita Txapelketa iragartzeko argitaratzen diren edozein pankarta edo argitalpenetan ere elkarteen izena agertuko da.


URITARRA FUTBOL ESKOLA irabazi asmorik gabeko elkartea da, beraz, jasotako diru guztia GARMINTXAri emateko eta txapelketa antolatzeko erabiliko da.

Dohaintza anonimoa egiteko, kontu korronte honetan dirua sartu edo transferentzia egin behar da.


3084 0090 29 6400005600




Erakunde Bazkidea:



No hay comentarios:

Publicar un comentario